Información importante sobre cookies: Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso. OK | Más información

900 11 21 21

L-J 9:00 - 19:00
V 9:00 - 15:00

Kuotak

A partir de febrero de 2018 todos los boletines se generarán con código de barras. Más información

Enpresen ekarpena

Eraikuntza Sektoreko VI. Hitzarmen Orokorrak, Gizarte Segurantzaren kotizazioaren Oinarriaren ehuneko gisa ezartzen du Eraikuntzaren Lan Fundazioari ordaindu beharreko kuota. 2018. urterako, kuota %0,35ean ezartzen da.

Kuotaren ordainketa egiteko era

Kuotaren ordainketa ezinbestekoa da eta honela egin daiteke:

  1. Orri honetan dagoen inprimakia betez, “Buletina online Bete” aukera hautatuz.
  2. Internetez, webgune honetan dagoen “Internet bidezko ordainketa” aukera hautatuz (bankuko konturako karguarekin).

10 Langile gehiagoko enpresak

10 langile edo gehiago dituzten enpresek hilabetea igaro ondoren egin beharko dute kuotaren ordainketa.

10 Langile baino gutxiagoko enpresak

Urte bakoitzeko urtarrilean 10 langile baino gutxiago dituzten enpresek (enpresa gisa kotizazio kontuko kode bakoitza ulertuz), aukera hauek izango dituzte:

  • Inprimakia hilero aurkeztea diru-bilketako bulegoan eta, ondorioz, kuota hilabetea igaro ondoren ordaintzea.
  • Sei hilabetez behin aurkeztea, uztailean (urtarriletik ekainera bitarteko oinarri guztien batura) eta hurrengo ekitaldiko urtarrilean (uztailetik abendura bitarteko oinarri guztien batura) (BOE 16.03.2012).

Zure enpresak SEI HILABETEZ BEHINGO ordainketa modalitatea aukeratzen badu, Lan Fundazioari jakinarazi beharko diozu, erakunde horrek zure hileko kuotak eska ez ditzan.
Lan Fundazioko kuoten sailarekin harremanetan jarri nahi baduzu, sakatu hemen.