Información importante sobre cookies: Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso. OK | Más información

900 11 21 21

L-J 9:00 - 19:00
V 9:00 - 15:00

Nor gara

Aurkezpena

Fundación Laboral de la Construcción 1992tik ari gara lanean, sektore profesionalagoa, seguruagoa, prestatuagoa eta etorkizunekoa posible egingo duten baliabideak eskaintzeko enpresei eta langileei. Sektore horrek inoiz baino elkartuago eta elkarren artean lotuago egiten du lan, eta gauza bera egiten du gizartearekin eta gainerako sektoreekin, garai berrien erronkari aurre egin ahal izateko.

Helburu horrekin elkartu ziren Confederación Nacional de la Construcción (CNC) , CCOO de Construcción y Servicios eta Federación de Industria, Construcción y Agro(UGT-FICA) erakundeak, irabazi asmorik gabeko erakunde parekide hau osatuz. 

Dedikazioz eta esfortzuz betetako urteen emaitza gisa, eta profesional askoren laguntzari esker, Fundazioa erreferentziazko erakundea da sektorean, eta funtsezko kidea enpresen eta profesionalen etorkizunaren alde eta etorkizunerako lan egin ahal izateko.

Gure eskura esperientzia eta ezagutza gehiago dugunez, laneko arriskuen prebentzioak, prestakuntzak, berrikuntzak, iraunkortasunak eta teknologia berriek, denok posible ikusten dugun eta  aurrera begiratzen duen sektore hori eraikitzen lagunduko digute.

Urtero Lan Fundazioaren ikasgeletatik igarotzen diren eraikuntzako milaka eta milaka langileak dira gure esfortzuaren froga hoberena, egunero argi eta garbi erakusten duguna, gure 45 prestakuntza gune propioen bitartez. 400 prestakuntza ekintza baino gehiagok osatzen duten eskaintza horretan 1.500 irakasle baino gehiagoren laguntza dugu Espainia osoan, eta, horrez gain, sektoreko zenbait materiari buruzko 100 eskuliburu propio baino gehiago egiten ditugu.

Gure eta Eraikuntzaren Lan Fundazioa osatzen dugun pertsona bakoitzaren erronka mundu hobea eraikitzeko lan egitea da, zugandik gertuago egoteko, Espainia osoan banatuta dauden 17 Lurralde Kontseiluen bitartez

Ikusi aurkezpena pdf-an

Organigrama

  • Lehendakari :

    Alex Bidetxea Lartategi (CNC)

  • Presidenteordea :

    Txema Herrero Cabeza (CCOO Construcción y Servicios)

    Antonio Ríos López (UGT-FICA)

  • Idazkari :

    Aitor Otaola Díaz de Alda (CNC)

  • kudeatzaile :

    Susana Federío Arostegui

Lurralde-egoitza - País Vasco

Ereduzko kodea

Eraikuntzaren Lan Fundazioa etika arau gorenekin konprometituta dago eta, gardentasun eta zintzotasun printzipioekin bat, ereduzko kode bati jarraitzen dio. Ildo horretan, administrazio publikoekiko kontratu, diru-laguntza eta hitzarmenei buruzko informazio ekonomikoa argitaratzen du web honetan, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean ezarritakoa betez.

Horrez gain, salatzeko bidea ere badu, Ereduzko kodea urratzen duten egintzak salatzeko modu anonimoan.